Skip Ribbon Commands
Skip to main content

Berorren Maiestate Felipe VI Erregea

Gure demokraziaren indarra gutako bakoitzarekin lotuta dago, arlo publikoan parte hartzeko dugun borondatearekin, lanean buru-belarri aritzearekin, printzipio moralek gure gizartea irmo eta modu iraunkorrean kohesionatzearekin.

Teatro Campoamor de Oviedo - Premios Príncipe de Asturias 2011, 21.10.2011

  • Escuchar
  • Imprimir la página
  • Enviar a un amigo
  • Suscribirse al RSS de la página
  • Compartir en Facebook
  • Compartir en Twitter
  • Compartir en Linkedin

Berorren Maiestate Erregearen armak

  


 

 

ARMARRI LAURDENDUA:

1.a, gorria, urrezko gaztelu almenadun batekin, harrien arteko zirrikituak beltzez nabarmenduak eta urdinez argitua, Gaztelaren adierazgarri;
2.a, zuria, urrezko koroa daraman lehoi purpura batekin, igotzeko jarreran egonik mingaina eta atzaparrak gorriak dituena, Leonen adierazgarri;
3.a, urrezkoa, lau zurtoin gorrirekin, Aragoiren adierazgarri;
4.a, gorria, orla, gurutze eta ikoroski moduan jarritako urrezko kate batekin, erdi-erdian puntu berde bat duena. Armarriaren behealdean, erdian, triangelu puntadun bat txertatu da, zuria, granada natural gorri zatikatu batekin, bi hosto berdek eta zurtoin batek eusten diotela, Granadaren adierazgarri. Osotasunaren gainean, armarri txiki bat, urdina, urrezko hiru lis-lorerekin eta azpa gorriarekin, Borboiren adierazgarri. Osotasuna bereizi da hiru oineko lanbel urdin batekin.
Armarriaren gainean koroa itxi bat ageri da: urrezko zirkulua da, eta zenbait harribitxi sartu zaizkio, beren koloretan; gainean, akanto-hostoen zortzi floroi (bost ikusgai) ageri dira, eta tarteka, zenbait perla, beren koloretan. Floroi horietatik zortzi perla-diadema irteten dira (bost ikusgai), eta laurak biribil urdin batean elkartzen dira, erdi-meridianoa eta ekuatorea urrezkoak dituela, urrezko gurutzea gaineratuta. Koroa gorriz estali da, eta, inguruan, Urrezko Ardi-larruaren lepokoa dauka.
  • Escuchar
  • Imprimir la página
  • Enviar a un amigo
  • Suscribirse al RSS de la página
  • Compartir en Facebook
  • Compartir en Twitter
  • Compartir en Linkedin