ASTURIASKO PRINTZESA FUNDAZIOA
Oviedo hirian eratu zen Asturiasko Printzea Fundazioa 1980ko irailaren 24an, Berorren Errege Gorentasun Asturiasko Printzea buru izan zuen ekitaldi handian, 12 urte zituela, bere gurasoak, Berorren Maiestate Espainiako Errege-erreginak, alboan zituela.
Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da Fundazioa, eta helburu nagusitzat ditu Printzerriaren eta Asturiasko Printzearen arteko loturak sendotzea ondare unibertsal diren balio zientifiko, kultural eta humanistiko guztiak loratzen eta sustatzen laguntzea. Horretarako sortu ziren Asturiasko Printzea Sariak, Felipe Borboikoak, erakunde horretako ohorezko presidenteak, udazkenaren Oviedoko Campoamor Antzokian ematen dituen sariak. Zortzi kategoriatan ematen dira nazioarteko sari horiek: Arteak, Gizarte Zientziak, Komunikazioa eta Humanitateak, Nazioarteko Lankidetza, Ikerketa Zientifiko eta Teknikoa, Letrak, Kirola eta Konkordia.
Nazioarteko agendaren kultura-ekitaldi garrantzitsuenetako bat da jende guztiaren ustez Sarien emate-ekitaldia.
Kultura sustatzearen alde egiten duen lanaren barruan, Musika Arloa sortu zuen 1983an Asturiasko Printzearen Fundazioak; hiru talde koral dauzka arloak (Korua, Gazte Korua eta Haur Korua), ohorezko zuzendari Jesús López Cobos eta Krysztof Penderecki direla, eta Musikako Nazioarteko Eskola bat ere badu.