Skip Ribbon Commands
Skip to main content

Berorren Maiestate Felipe VI Erregea

Estatua gogotsu zerbitzatzea, espainiar guztiak zerbitzatzea; guztion interesen alde lan egitea eta guztion intereserako diren ekintza edo ekimenak sustatzea konpromiso pertsonala da niretzat, aldaezina eta ñabardurarik gabekoa

Barcelona, 14.12.2011

  • Escuchar
  • Imprimir la página
  • Enviar a un amigo
  • Suscribirse al RSS de la página
  • Compartir en Facebook
  • Compartir en Twitter
  • Compartir en Linkedin

Princesa de Girona Fundazioa

2009ko ekainaren 26an eratu zen Gironako Printzearen Fundazioa, Gironako Merkataritza Ganberak, Caixa Gironak, Gala-Salvador Dalí Fundazioak eta «La Caixa» erakundeak bultzaturiko hasierako ekimenean oinarritua, aurrerago 60 patrono baino gehiago gehitu zitzaizkiolarik. Gure herrialdeko gazteen alde lan egitea du helburu nagusitzat, gazteentzat kritikoak diren alderdi guztietan betiere.
Gizarte hobea eratzeko daukaten gaitasuna indartzeko modua dela uste du Gironako Printzearen Fundazioak, gizarte solidarioagoa lortzeko, arreta berezia emanez ingurune pobretuetatik datozen gazteei. Ildo horretan, plataforma globala eta aurrerabiderako eta talenturako bultzadaren erreferentzia izan nahi du, benetako protagonistak gazteak diren zenbait proiekturi esker. Hainbat adinetako gazteak, eta oso esparru desberdinetakoak ere bai: enpresa, gizartea, kultura, kirola, arlo akademikoa eta zientzia.
Lau ardatz handitan oinarritzen du bere jarduna Gironako Printzearen Fundazioak: ekimen ekintzailearen bultzada, gazteenen eskola-arrakasta, okupazioaren hobekuntza eta bokazioen bultzada. Ekimen ekintzailearen sustapenaren erreferentzia, ardatz-lanak betetzen du IMPULSA Forumak eta oinarri-ideia bat du, hots, jarrera ekintzailea, sorkuntza eta berrikuntza hiru funtsezko faktore direla gazteentzako aukerak sortzeari begira. Jakintza-arlo guztietako talentu ekintzailea aitortzen dute, halaber, IMPULSA sariek.

Más Información Web: es.fundacioprincepdegirona.org

  • Escuchar
  • Imprimir la página
  • Enviar a un amigo
  • Suscribirse al RSS de la página
  • Compartir en Facebook
  • Compartir en Twitter
  • Compartir en Linkedin

Jarduerak