Berorren Maiestate Erregearen armak Juan Carlos I
Bandera eta Estandarteen, Zutoihalen, Intsignien eta Bereizgarrien Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 21eko 1511/1977 Errege Dekretuaren II. Tituluko 1. Arauan jaso da Berorren Maiestate Erregearen Armen deskribapena.
ARMARRI LAURDENDUA:
1.a, gorria, urrezko gaztelu batekin, hiru almenarekin eta hiru dorrerekin, erdiko dorrea besteak baino altuagoa dela, eta dorre bakoitzak hiruna almena dituela, aurrekoen antzera, harrien arteko zirrikituak beltzez nabarmenduak eta urdinez argitua, Gaztelaren adierazgarri;
2.a, zuria, urrezko koroa daraman lehoi gorri batekin, igotzeko jarreran dagoena eta mingaina eta atzaparrak ere gorriak dituena, Leonen adierazgarri;
3.a, urrezkoa, lau zutoin gorrirekin, Aragoiren adierazgarri;
4.a, gorria, orla, gurutze eta ikoroski moduan jarritako urrezko kate batekin, erdi-erdian puntu berde bat duena. Armarriaren behealdean, erdian, triangelu puntadun bat txertatu da, zuria, granada natural gorri zatikatu batekin, bi hosto berdek eta zurtoin batek eusten diotela, Granadaren adierazgarri. Armarri txikia urdina da, eta ertz gorria du, baita hiru lis-lore ere, Borboiren adierazgarri.
Armarriaren atzean Borgoinako gurutze gorria darama, eta armarriaren puntan, eskuinean eta ezkerrean, uztarri gorria batetik, berezko jarreran eta zinta gorriekin, eta bost geziko sorta bestetik, puntak behera begira egonik zintak ere gorriak dituena.
Urrezko Ardi-larruak inguratzen du osotasuna, urrezko koroaz eta harribitxiz errematatua. Zortzi floroi ditu koroak (bost ikusgai), eta, tarteka, zortzi perla, zortzi diademak itxita, eta diademak ere perlaz hornitu dira eta globo baten gaineko gurutze batez errematatu, Espainiako Errege Etxearen adierazgarri.