Espainiako Monarkiaren Ikurrak
Ondare Nazionaleko Errege Bildumei dagozkien koroa eta zetroa, Carlos II eta Carlos III erregeen aldikoak, Madrilgo Errege Jauregian daude. Isabel II.aren erreinaldiaz geroztik, Espainiako Erregeak aldarrikatzeko ekitaldietan erabili dira, izan ere Espainiako monarkiaren ikur adierazgarrienak dira.
Errege Koroa
Uztai arruntak, bata bestearekin kateatutako adarrekin apaindua, saskia eusten du. Azken hori enblema heraldikodun zortzi ispiluk osatzen dute, erramuko adarrekin koroatuak. Horietatik zortzi inperial abiarazten dira, bata bestearekin kateatutako adarren diseinuarekin. Gainean, lurbira eta luzera bereko besodun gurutzea kokatzen dira. Markatuta dago: hartza eta gurbitzarekin koroatutako ezkutua/ 75; gaztelua 75; VE/LAS/CO (ispiluetako batean); hartza eta gurbitzarekin koroatutako ezkutua/ 88; gaztelua 88 (inperialetako batean).
Fernando Velascok egin zuen, 1748tik aurrera Errege Etxearen zilargilea izan zenak. Bere marka pertsonala Madril hiriaren eta Madrilgo Gorteen kontrasteen alboan ageri da, baita 1775ko marka kronologikoaren alboan ere. Diademetako batean 1788 urtea ere ageri da, beraz baliteke koroa hondatu izana edo aldaketaren bat egin izana.
Ez dakigu zergatik eskatu zen; hala ere, bere tamainak islatzen du zeremonietarako eta ikur gisa erabili zela, batez ere saskia Gaztela, Leon, Granada, Parma eta Tiroleko erreinuen armekin eta Borboien ostargi-belarrarekin markatuta dagoelako.
Koroa erabat estilo neoklasikokoa da. Programa ikonografikoa zuzenean lotzen da monarkiaren gorespenarekin. Erramuko adarrekin egindako koroek oparotasuna islatzen dute, eta lurbirak eta gurutzeak, berriz, lurreko eta jainkozko boterea. Espainiako monarkiaren ikur gisa erabili da, XVII. mendean fabrikatutako zetroarekin batera, bai monarka berria aldarrikatzean eta honek zina egitean, bai hileta-zeremonietan.
Errege Koroari buruzko datuak:
Egilea: Fernando Velasco (1741-1787)
Data: 1775 eta 1788
Materiala: zilar galdatua, zizelkatua eta urrez estalia.
Tamaina: 39 cm-ko altuera; 18,5 cm-ko diametroko uztaia; 40 cm-ko gehienezko diametroa.